Wiki teknologian oinarritutako entziklopedia librea da Wikipedia, honela, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia.
Hau, erabilpen zein edizioa askeak direlako ematen da eta Wikimedia irabazi-asmo gabeko fundazioak manten eta administratzen du.
Wikipedia eleanitza da eta munduan zehar dauden milaka boluntariori esker hedatu da. 200 hizkuntza ingurutako edizioak ditu (non ehunen bat aktibo daude). Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea da.
Bestalde, Wikipedia Interneteko gune bisitatuenetakoa da, egunean 60 milioi bisita inguru jasotzen baititu. 2006 urtearen lehen egunean 2,55 milioi artikulu ditu Wikipediak guztira: 883.000 inguru ingelesez, 333.000 inguru alemanez, 211.000 frantsesez eta 167.000 japonieraz ditu.